Politikariak, Euskara eta Twitter

Atzo, Iñaki Petxarromanen artikulua irakurri nuen Berrian: “Kaiolatik irten ezinda. Erdararen kaiolan harrapatuta jarraitzen dute Twitterren ohiko erabiltzaile diren politikari euskaldun gehienak. Gutxi batzuek bakarrik lehenesten dute euskara.”
 
Goza daiteke gehiago liburuaren pasarte bat gogoratu nuen:
“Berria irakurtzen dut ia egunero, eta euskarari buruzko iritziak irakurtzea dut gogoko. Euskara erabiltzeko eragozpenak aipatzen dira askotan: funtzionario erdalduna, zerbitzu publikoen utzikeria, anbulatorioko mediku elebakarra, politikariek onartu duten legea eta abar. Horiek guztiak egia izan arren, uste dut errealitatea objektibotasunez irudikatzeko beste eremu bat falta dela: etxekoen artekoa eta lagun minena. Elkarrizketa intimoetan bakarrik agertzen dira, D ereduan ikasi arren, beti erdaraz erantzuten diguten seme-alabak, EGA atera zuenetik inoiz gure aurrean euskaraz egin ez duen laguna, edo egoera diglosikora kondenatzen gaituen emazte euskaldun zaharra[...]”

Orain, honako hau gehituko nioke liburuari: “edo Twiterren nagusiki erdaraz ari den politikari begikoa”.

“[...] Sentimendu sakonak daude tartean, eta batzuetan nork bere burua zuritu nahia ere bai; izan ere, norbera izan daiteke hurkoari euskal aukera ukatzen dion lehena.
Hobetu nahi bada, errealitatea ahalik eta zehatzen aztertu eta onartu behar da, emozio negatibo barik. Esan dugunez, dagoena dago, eta hori da abiapuntua[...]”

Abiapuntua zehaztu nahi badugu, hona hemen aurtengo erabilera-markak:



“[...]Egoera berbera izanagatik – emaitzak txarrak ziren benetan – bi ikuspuntu zeharo kontrajarri entzun nituen: batek itzelezko aukeratzat zuena, bestearen ustean, izugarrizko arazoa zen. Aukera hitzak emozio positiboak eragiten ditu: hobekuntzari eta kreatibitateari atea zabaltzen die. Arazo hitzak, berriz, emozio negatiboak sortzen ditu: zerbait gaizki dago.”

Liburuan idatzitakoa gogoratu ostean, hona hemen nire ondorioa: “We have a great opportunity here!”

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi hemen zure iritzia, hausnarketa edo ekarpena.