Animo, Mikel!    


Egun on, Karmelo! 

Izugarri gustatu zait zure liburua! Hausnarketa sakona izan dut, eta horren ondorioz, aldatu egin da neure ikuspuntua.
Kontatzen dizut neure kasua: Sestaon bizi naiz (dana esanda, ez da?), eta alaba bi ditut, 7 eta 3 urtekoak, Ikastolara doazenak. Etxeko borroka itzela da, euskeraz bizitzeko nolabait, ze kanpoko eragina oso indartsua da (eta erdaldun hutsa, noski!)  Nire emaztea ikasten ari da, eta kostatzen zaio, orduan "kontzesio" dezente egin behar dut egunero. Batzutan toalla botatzeko modukoa sentitzen naiz!
Ni musika irakaslea naiz, Basauri eta Santutxun, kontserbatorioan, eta ikusten dut ikasleen jarrera: nahiz eta ikastolara joan, gehienek erderaz ematea nahiago dute (mingarria!) Saiatzen naiz, gutxitan aurrerapen bat lortzen dut, baina penagarria da.
Bueno, hau suposatzen da ekarpena izan behar zuela, eta psikoterapia ematen du! Bakarrik esan oso lagungarria izan dela zure liburua, ideiak eman dizkidala, eta batez ere, animoa sortu didala bihotzean. Ez nago bakarrik, eta nire arazoak oso arruntak dira. Eskerrik asko zure laguntzagatik!!
Edozein gauza nahi izanez gero, ez zalantzatu!
Mila esker eta agur bero bat!!
Mikel Sasia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi hemen zure iritzia, hausnarketa edo ekarpena.