Euskaldun zahar gazte baten hausnarketa

Gogoan ditut gurasoek, gaztetan euskara dela eta, nirekin izandako borroka amaigabeak. Baita aitak, urte batez, gaztelaniaz egiten nuen bakoitzeko pagatik bost zentimo kentzen zizkidanean; horrela zerbait lortzeko itxaropenarekin. Lotsatzen nauten oroitzapenak dira, nire kontzientzia falta izugarria izan dela erakusten didatenak. Hau onartzeak ordea, aurrera egiteko arrazoiak areagotzen dizkit. Etxean, gurasoak, familia … euskaldunak izanda, kalean ez badut euskararik egiten, nola exijituko diot familia erdalduneko bati egitea?

Ixone Garmendia

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi hemen zure iritzia, hausnarketa edo ekarpena.