Gure zozo zuriaren kantua


 
Demagun txoria dela: zozoa.Txakur izena jarri diote batzuek (chucho), eta doministiku- zarata besteek (chus!). Iraintzeko, garmendia esaten zioten, eta garmendia da: sutsua eta bizia, iragarri ezina, berezkoa eta berezia. Garmendiek legez, besteena irentsi beharrean, berea bota ohi du: berritsua da, isilune gabeko txioa, zozo hiperaktiboa.


Habiatik du maite zozo-kantua. Baina habia goiz utzi, eta goizegi ikasi zuen besteen doinua; orain, ez du berea bere egiten. Filmekoak bezala zortzi izen euskaldun ditu, edo zortzi ber zortzi, baina, filmekoak bezala, erdaraz.
Gure zozoaren kantuak itzartu nau gaur. Iphonea hartu eta atzoko txioak begiratu ditut whatsAppen, Tribuaren Berbak saioaren ostekoak:
  • Zozoak: Oso ondo, Karme!
  • Nik: Hemendik aurrera ezingo dizut erdaraz egin, bestela, entzuten badidate...
  • Zozoak: Orduan baxutxoago hitz egin beharko dugu!


Demagun zozoa anaia dela, eta, tribuaren berbei esker, habiako kantuan hasi dela berriro, euskaraz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Idatzi hemen zure iritzia, hausnarketa edo ekarpena.