GOZA DAITEKE GEHIAGO.
Aldaketa sakona da hizkuntz ohitura berria barneratzea. Batzuetan pentsatu izan da gaitasuna lantzea nahikoa dela euskararen erabilera sustatzeko, baina erabilerari buruzko datu estatistikoek agerian jarri dute bide berriak jorratu beharra dagoela. Liburu hau, batez ere, euskalduntzearen gaineko hausnarketa da; gogoeta berria, freskoa, burutsua, eta argia.
Aldaketa sakona da hizkuntz ohitura berria barneratzea. Batzuetan pentsatu izan da gaitasuna lantzea nahikoa dela euskararen erabilera sustatzeko, baina erabilerari buruzko datu estatistikoek agerian jarri dute bide berriak jorratu beharra dagoela. Liburu hau, batez ere, euskalduntzearen gaineko hausnarketa da; gogoeta berria, freskoa, burutsua, eta argia.
Ur
sakonetan murgiltzen gaitu liburuak hasiera-hasieratik. Defendatzen
duen tesia da harremana dagoela euskaraz bizitzeko motibazioaren eta
norberaren balioen artean. Hiru dira, euskara sustatzeko, autoreak
proposatzen dituen balioak: integritatea, asertibitatea, eta
erantzukizuna. Integritatea “esan eta izan” dela diosku, eta,
integritatez biziz gero, ezin dela norbera euskalduna dela esan eta
euskaraduna ez izan. Asertibitatea, berriz, barruan daramaguna
adieraztea da. Autorearen iritzian, euskara erabili ezean, gure
euskaltasuna ostendu egiten dugu eta, beraz, faltsutu gure izaera;
asertibitateak euskaldunoi euskara erabil dezagun eskatzen digu.
Hortaz, euskaldunok gara euskararen erabilera-mailaren erantzule.
Errua besteei botatzeak ez du laguntzen, ardura besteengan jarrita
zalantzan jartzen baitira norberaren ahalmena eta askatasuna.
Autoreak dio, dagokigun erantzukizuna onartu ezean, gureak egin
duela.
Baina
liburu hau ez da hausnarketa hutsean geratzen, Izan ere, aldi berean,
erabilera sustatzeko proposamena ere bada. Horretarako, hainbeste
landu den soziolinguistikako ikuspegitik urrunduta, hainbat
jakintza-arlotako ideiak hartu ditu autoreak. Azken finean, hizkuntz
ohitura berria barneratzea hobetze-prozesua baino ez da, autorearen
iritzian.
Teoriak
probatzeko, bere buruarekin esperimentatu du autoreak, eta bizipenak
narrazioen bidez azaltzen ditu. Euskararen gaineko hainbat
aurreiritzi topatu ohi dira euskalduntze-bidean. Horiei azala kendu,
eta mamia ustel duten edo ez ikusten da liburuan. Batzuetan,
aurreiritziok iraungitako usteak baino ez dira; beste askotan, gezur
hutsa. Liburuak aurreiritzion gaineko hainbat gogoeta eskaintzen
ditu, eta hizkuntzak kohesioarekin eta profesionaltasunarekin dituen
loturak, hizkuntzaren erakargarritasuna, eta euskara eta abertzaleen
arteko harremana dira hausnarketa-gai.
Erraz
ulertzeko moduan dago idatzita liburua, ideiak oso argi azaltzen
dira, eta narrazioek mamia barneratzen sano laguntzen dute. Bere
laburrean, liburu sakona eta indartsua, irakurlea hotz uzten ez duen
horietakoa.
(Liburu
fitxa: Goza daiteke gehiago. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia.
Karmelo Ayesta, 2014. Arg.: Utriusque Vasconiae)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Idatzi hemen zure iritzia, hausnarketa edo ekarpena.